Gure historia
Bleu Vif an 2006 sortu zen.
Komunikazio agentzia gara, independente eta engaiatua, kontsumo handiko marka handi anitzen eta erakundeen ondoan. Hurbiltze modu eragitzaile eta pragmatikoa dugulako ezagunak gara eta estrategia eta komunikazioa elkartzen ditugu jardun koherente eta iraunkorrean aritzeko. Egunero, zure alde ari gara borrokan, zure mezu eta marken alde, kontsumitzaile eta herritarren aitzinean.
Gure ibilbideetatik ateratzen dugu geure esperientzia, hala komunikazio agentzien unibertsoan nola Kontsumo Handian edo BtB-n ezagun diren enpresen merkataritza eta marketin departamentuetan.
Agentzia euskal kostaldean kokatua da. Zergatik?
Itsaso Atlantikoa maite dugulako, uhinak, Pirinioak maite ditugulako, Hego-Mendebaldeko gastronomia eta euskal rock zaharra maite ditugulako. Uste osoa baitugu talentu grafikoak eta marketin egokitasuna Parisetik edota Madriletik urrun ere adieraz litezkeela.
Belarri estilizatua
Adi izan: adi izatea zure berezitasuna eta zure nahiak entzun eta ulertzea da
Burmuina + bihotza elkar besarkatu
Banaketa sareen (GMS, RHF, export) gure esperientziak eta ezagutzak zure zailtasunak ulertzeko aukera ematen digute, bai eta zarenarekin koherente eta pragmatiko diren hurbilpenak proposatzeko aukera ere.
Tximista
Aholkulari izan eta ez egile; borondate onarekin, zure asmoen araberako aholku orokorra proposatu nahi dizugu; zerbitzu «prest-presta», komunikazio hutsaz haratago luze doana. Eta zure erritmora beti.
Irribarrea
Prest: prest izatea bada ere gure ekosistema osoa (hornitzaileak, interfaze teknikoak) zure beharren arabera doi-doi partekatu nahi izatea. Prest izatea eraginkor izatea baita.
gora-gora hegan ibil daitezen, kobalto urdin bat zorionerako,
urdin bizi bat izpiritua biziagotzeko… »
Maria Helena Vieira da Silva
Nos services
Zure markaren sortunetik bilakaerara, lurraldearen zedarritzetik haren adierazpen grafikora, dituen izena eta historia ere tartean, Bleu Vif agentziak bere esperientzia zure arrakastaren zerbitzura jartzen du.
Zure marka bizirik baita, hedatu behar da eta zure merkataritza asmoak bete; zure marketin estrategiak zehazten, zure marka kokatzen, zure merkaturatzeetan eta zure kanpainetan laguntzen zaitugu.
Zure marka sortu berria baldin bada nola bilakatzen ari bada, zuretzat eta zurekin, haren unibertso grafikoa asmatzen dugu, haren erabilera eta haren ingurumenaren osagaiak, erabilera gida, txartel grafikoa eta brand book-a.
Zure markaren balioaren eragile zuzena da, markaren kokagunearena eta zure banaketa sareetan izatearena, packaging delakoak trebetasun berezia eskatzen du. Horretarako, hazkurri sektorean dugun esperientzia guztia jartzen dugu, zure packaging hori presta, gara eta bilakarazteko, betiere sektorean dauden arauak eta betebeharrak betez.
Ia 15 urte daramatzagu markak laguntzen lantzen dituzten esparruetako jardunetan, salmentak sostengatzeko eta dituzten saltzaileei hala merkatu parteei dagokienean nola banaketari edota negozio kopuruari dagokienean dituzten helburuak lortzeko aukera emateko.
Shopper bizkortzea, antzerki gisa ematea, produktua aitzinean ematea, salmenta puntuko gertakaria eta sail hondoko PLV, sustapen mekanikak: aukera anitz eta anitz zure asmoei bizia emateko.
Arras emaitza oneko izanik ere, zure marka saldu behar da. Eta horretarako, zure saltze indarra sostengatu behar da horren indexazioa garatu eta finkatzeko, hala zentralean nola saltze puntuetan edota gure handizkako saltzaileenean.
Zure ondoan, produktuak aurkezteko behar diren euskarriak asmatzen ditugu, saltzeko argumentu orrienak edota produktua merkaturatzekoak. Zure beharren arabera, merkataritza euskarri hauek formatu inprimatu desberdinak har ditzakete, bai eta animaturikoak edo dinamikoak e-book moldekoak edo motion design. Azkenik, azoketarako zure erakusmahaien diseinua eta asmakuntza ere izan litezke baliabide horien artean.
Ikusgarritasun eraginkorra izatea interneten eta Harreman Publikoetan (HP-RP), bai eta estrategia mamitsua izatea ere, zure helburuetarako baliagarri gerta litezkeen marketin tresnak dira. Ikusmolde horretatik, bidean laguntzen zaitugu eta zure webgunerako -erakuslehio nola saltzaile izan- hautu egokiak egiten laguntzen dizugu, alde batetik, eta bestetik, zure sektorera eta zure asmoetara egokitzen diren harreman publikoetako (HP-RP) baliabidezko aterabide integratuak proposatzen dizkizugu. Eta hautuak zure helburuen araberakoak direlako, webguneaz arduratzen gara hala formari dagokionean (posizionamendua, txartela, web design, UX/UI) nola funtsari dagokionean (SEO, SEA estrategiak edo e-salmenta) ere. Harreman publikoetako (HP-RP) baliabideak zure izarira dira eta euskarri tradizional nola digitalen indarrak ematen dituzte abian (RP, RS, Influencers, Blogak, Azokak, Ekitaldiak, berripaperak, etab.)
Egun, guztia marka da: lurraldeak, erakundeak, erakunde publikoak, enpresak, taldeak, etab. Hartara, marka horiei baitezpadakoa zaie existitu, komunikatu, kokatu ahal izatea: laburki, beren burua adierazi eta ahotsa sentiaraztea. Horren egiteko, hala B2B-an nola B2C-an, Bleu Vif agentziak laguntzen zaitu zure estrategia adierazteko eta zure helburuak erdiesteko beharrezkoak zaizkizun euskarriak eta baliabideak asmatu, eratu eta prestatzen. Baliabide horiek hainbat eta hainbat motatakoak dira; izan litezke, adibidez, eskuorriak edo katalogoak, jarduera txostena, barneko berripaperak, sustapenerako filmak eta motion design pedagogikoak. Ez dira ahantzi behar ere lurralde eta erakunde komunikazioaren aldeak komunikabideetako kanpaina eta euskarrien bitartez (Afixak, Prentsa/Hedabideak, Web, etab.).
Hainbat dira eta hainbat motatakoak zure marka estrategia lagundu dezaketen taktikak. Zure komunikazio bideen eta zure salmenta egituraren arabera pentsatu behar dira. Aldi berean pragmatiko, errealista eta eraginkorrak izateko. Zure zerbitzura ipintzen ditugu jokagai horietan dugun ia 15 urteko esperientzia, eta, zure ondoan, mota anitzetako aterabideak eratu eta heda ditzakegu: antzerki gisa ematea, print edo web leihaketa, zozketekin edo berehalako sariarekin, karrakatzeko txartelak, sustapenerako webguneak, BR/BRI, Shop in shop, saltoki iragankorra, etab. . Unibertso kitzikatzaileak sortzen ditugu zure salmentak garai jakin batzuetan azkartzeko.
Geure maila apalean baina uste dugu gizartean eta ingurumenean egiten ditugunen erantzule garela.
Horregatik, toki mailan, eusko monetari lotu gara (http://www.euskalmoneta.org/) eta, ahal denean, gure ekoizpenak eta azpikontratuak hona ekartzeko hautua egiten dugu, lanpostuak atxikitzeko eta etorkizunerako bizi baldintza arduratsuak sortzeko.
Gisa berean, Lantegiak elkarteko kide gara, elkarte hori Euskal Herriko enpresa txiki eta ertainei egokitu Enpresen Gizarte Erantzukizun urraspide pragmatiko baten alde ari baita.
Eta beste zerbait erranen bazenigu?
Bleu Vif agentzian arras gustuko ditugu zure istorioak, zure proiektuak, zure nahiak.
Zatoz haietaz mintzatzera.